Asteburu honetan ekin diote Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) antolatzen duen Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketari, eta bertan izan dira Zarauzko pilotariak ere. Zehazki, gomazko paletaren modalitatean lehiatu dira kirolariak, Zestoaren aurka, eta haiei 2-1 irabaztea lortu dute final hamaseirenetan.
Lehen partida Zarauzko Estradaren eta Zestoako Rodriguezen artekoa izan zen, eta bertan, zarauztarrak 20-11 nagusitzea lortu zuen. Bigarren partidan, aldiz, binaka jokatutakoan, 12-20 galdu zuten Etxabe eta Uranga zarauztarrek Etxabe eta Larrañagaren kontra. Azken partidan, buruz buruko 7 koadroen barruko modalitatean, Segurolak gain hartu zuen Alonso, 20-14 irabazita.
Aste honetako jardunaldiez gain, igande honetan ere partidak jokatuko dituzte, baina oraindik ez dituzte ez ordua eta ez lekua erabaki. Horietan irabaziz gero, maiatzaren 17an eta 24an final zortzirenak jokatuko dituzte zarauztarrek Azkoitiaren aurka.