Malen Monasterio bederatzigarren izan da junior mailako Munduko Txapelketan

Aritz Mutiozabal 2026ko maiatzaren 4a

Malen Monasterio lehian, nazioarteko txapelketan. (utzitakoa)

Pultsolari zarauztarrak nazioarteko hitzordu garrantzitsuetan parte hartu du, maila handiko emaitzak lortuz eta bere progresioa berretsiz. Europako Txapelketan ere lehen hamar sailkatuen artean bukatu zuen lehia.

ZKE Halterofiliako kide Malen Monasteriok maila bikaina erakutsi du egunotan Egiptoko Ismailia hirian jokatzen ari den junior mailako Munduko Txapelketan. Lehenengo hamar sailkatuen artean maiatu du 53 kilokoen kategorian: Izan ere, 79 kilo altxatu ditu abiadan eta 100 kilo kargatze altxatze proban, 179 kilo guztira. Hala,. zortzigarren postua lortu du abiadan, eta hamaikagarren kargatze altxatze proban, sailkapen nagusian bederatzigarren bukatuz.

Munduko Txapelketaren aurretik, apirilean, Europako Txapelketa Absolutua jokatu zuen zarauztarrak Georgiako Batumi hirian, eta zortzigarren sailkatu zen, Europako onenen artean kokatuz. Monasteriok 79 kilo altxatu zituen abiadan eta 98 kilo kargatze altxatze proban; guztira, 177 kiloko marka eginez. Emaitza horiekin, seigarren postua lortu zuen abiadan, eta bederatzigarren postua kargatze altxatze proban.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide