Zarauzko EH Bilduk antolatuta, Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari nagusiak eta Nekane Zinkunegi Gipuzkoako arduradun politikoak hitzaldia eskainiko dute gaur arratsaldean, 18:30ean hasita. Hasiera batean Plaza Gorrian egitekoak ziren, baina eguraldi txarra iragarrita dagoenez, Markatu Plazako lehen solairura lekualdatuko dute.
Hainbat ertz ukituko dituzte Otegik eta Zinkunegik hitzorduan; esaterako, gaurkotasun politikoari, herri erronkei eta etorkizuneko norabideei buruzko gogoeta partekatua egingo dute. EH Bilduren esanetan, Zarauzko egoera politikoari "indar kolektiboa ematea" da helburuetako bat. "Horretarako, zuen presentzia eta bultzada funtsezkoak dira", egin du azpimarra.
Saio irekia izango da, eta herritarrek hizlarien azalpenen inguruan dituzten iritziak partekatzeko aukera izango dute. Horregatik, alderdiak herritar oro animatu du saio entzun eta ekarpenak egitera.