Arnaldo Otegik eta Nekane Zinkunegik egungo egoera politikoaz zein etorkizunaz hitz egingo dute Plaza Gorrian

Intza Trula 2026ko apirilaren 25a

Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari nagusia Euskadi Irratian elkarrizketa bat ematen. (Euskadi Irratia)

Apirilaren 29an, asteazkenez, izango da hitzaldia, Zarauzko EH Bilduk antolatuta. Saioa irekia izango da, eta alderdiak herritar guztiak gonbidatu ditu bi hizlarien azalpenak entzun eta iritziak partekatzera.

Zarauzko EH Bilduk antolatuta, Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari nagusiak eta Nekane Zinkunegi Gipuzkoako arduradun politikoak hitzaldia eskainiko dute apirilaren 29an. Plaza Gorrian izango da, 18:30ean hasita.

Hainbat ertz ukituko dituzte Otegik eta Zinkunegik hitzorduan; esaterako, gaurkotasun politikoari, herri erronkei eta etorkizuneko norabideei buruzko gogoeta partekatua egingo dute. EH Bilduren esanetan, Zarauzko egoera politikoari "indar kolektiboa ematea" da helburuetako bat. "Horretarako, zuen presentzia eta bultzada funtsezkoak dira", egin du azpimarra.

Saio irekia izango da, eta herritarrek hizlarien azalpenen inguruan dituzten iritziak partekatzeko aukera izango dute. Horregatik, alderdiak herritar oro animatu du saio entzun eta ekarpenak egitera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide