Pasa den larunbatean, apirilak 25, Euskadiko Boleibol Txapelketa jokatu zen, eta kanporaketa gogorren ondoren, Zarauzko Aidean Boleibol Klubeko infantilek Euskadiko txapeldunen titulu preziatua lortu dute. Garaipenarekin batera, Espainiako Txapelketara sailkatzea lortu dute.
Salbatore Mitxelena Ikastolak utzitako txoko batean entrenatu du Aidean infantil taldeak, gutxieneko ofizialak betetzen ez dituen neurri eta baliabiderik gabeko gimnasio batean. Taldearen erronka berria Madrilera euskal boleibola defendatzera joateko babes ekonomikoa lortzea da.