Finalerdietan atzeratutako partidak jokatuko dituzte igandean plaieroetan

Enara Ariznabarreta 2026ko apirilaren 29a

Hondartzako Futbol Txapelketa 2025-2026: finalerdiak

Igandean jokatuko dira atzeratutako finalerdietako partidak, 11:30etik aurrera. Mutilek finalera sailkatzeko txartela jokatuko dute.

Finalerdietako zazpi norgehiagoka apirilaren 19an jokatu ziren, baina mutilen Kopako bi partida eta Ligako bat atzeratzea erabaki zuten. Hiru jardunaldi horiek igande honetan jokatuko dira, 11:30etatik aurrera, eta plaieroetako finala izango dute jokoan. Eremu markaketa 10:30ean egingo dute.

Jardunaldi hauek jokatuko dira igandean:

Senior Mutilak: Kopa 2

1. Txanela - Iuri Aholkularitza

Senior Mutilak: Kopa 1

2. Garcia Edari Banaketak - Izar Optika

Senior Mutilak: Liga

3. Celso Castro - Kosta Hortz Klinika

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide