'Pleibak' liburua aurkeztuko du Miren Amurizak maiatzaren 29an

Enara Ariznabarreta 2026ko apirilaren 26a

Miren Amuriza.

Lerroarte literatura txokoaren barruan, Arranoko bunkerrean, eskainiko du solasaldia Amuriza idazle eta bertsolariak. Nerabezaroaren intentsitatea zehaztasun handiz erretratatzen du liburuan.

Lerroarte literatura txokoak jakitera eman du ikasturteko azken saioa Miren Amurizarekin izango dela. Amurizak Pleibak bere liburuaren aurkezpena eta solasaldia eskainiko ditu maiatzaren 29an, ostiralez,  18:30ean Arranoko bunkerrean. 

Amurizak maitasunaren eta adiskidetasunaren arteko mugak, nerabezaroko gatazkak, memoriaren eta traizioaren konplexutasunak, eta burua ulertzeko zailtasunak esploratu ditu liburuan. Eleberria 90ko hamarkada amaierako Berrizen (Bizkaia) girotuta dago, eta Jone Unzueta gaztea du protagonista. Bere nerabezaroa markatu zuen gertaera batetik hamar urtera, Pollyrekin, bere haurtzaroko lagunik onenarekin, elkarrizketa bat irudikatuko du.

Lerroarte literatura txokoak ikasturteko azken saiora joateko gonbita luzatu du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide