Futbolaren festak hondartzan jarraitu du

Aritz Mutiozabal 2026ko apirilaren 19a

Hondartzako Futbol Txapelketako finalerdiak jokatu dituzte gaur eguerdian, eta norgehiagoka borrokatuen ondoren, hainbat taldek maiatzaren 16an izango den finaleko txartela eskuratu dute. Zenbat partida atzeratu egin dituzte, eta oraindik zehazteko daude finaleko partidak.

Futbolaren festa handiak aurrera jarraitzen du, eta ez bakarrik Realak atzo Espainiako Kopa irabazi zuelako Atletico Madrilen aurka, gaur eguerdian Hondartzako Futbol Txapelketako finalerdian izan direlako jokoan, helduen mailan zein eskolartekoen artean.

Helduen kasuan, norgehiagoka borrokatuak jokatuak dituzten lehiaketaren azkenaurreko txanpara iritsi diren taldeek. Ezbairik gabe, finalerako txartela lortzea ez da inolaz ere erraza izan inorentzat, eta gogotik borrokatu dute azkenera arte, maiatzaren 16an presente egoteko. Hain estu eta parekatu joan dira partidak, ezen hiru neurketa penaltietan erabaki dira.

Tamalez, ez dira gaurkoan erabaki finaleko partida guztiak, zein talde zeinekin lehiatuko den, alegian. Izan ere, mutilen Kopako bi  partida eta Ligako bat atzeratu egin dituzte maiatzaren 3ra; beraz, bi astez itxaro beharko da horretarako. Zehaztuta geratu dena nesken Ligako eta Kopako finalak dira: Orbela eta Itxaso tabernak aurrez aurre ariko dira Ligan; eta Shelter-Pukas eta Kirkilla Enea, berriz, Kopan.

Mutilak Kopa 2 finalerdiak:
1. Euskalmader Acuchillados - Tivoli-Naparrak 2-1
Atzeratuta: Txanela - Iuri Aholkularitza

Mutilak Kopa 1 finalerdiak:
2. Arrano - Ulacia Bidaiak 0-2
Atzeratuta: Garcia Edari Banaketak - Izar Optika

Mutilak Liga finalerdiak:
3. Talai Mendi Kanpina - Telesforo Erretegia 1-2
Atzeratuta: Celso Castro - Kosta Hortz Klinika

Neskak Liga finalerdiak: 
4. Orbela - Itxas Lur Taberna 2-2 (penaltietan Orbela garaile)
5. Kebidek - Itxaso Taberna 1-1 (penaltietan Itxaso garaile)

Neskak Kopa finalerdiak: 
6. Ekimen - Shelter-Pukas 1-1 (penaltietan Shelter-Pukas garaile)
7. Kirkilla Enea Jatetxea - Lukas Ardotegia 3-1

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide