Hondartzako Futbol Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte igandean

Intza Trula 2026ko apirilaren 16a

Ulacia Bidaiak eta Katixa taldeak, plaieroetako final-laurdenetako partida jokatzen. (Aritz Mutiozabal)

11:45ean hasiko dituzte norgehiagokak. Mutilen Kopako bi finalerdi eta Ligako bat atzeratu egin dituzte, eta maiatzaren 3an jokatuko dituzte partida horiek.

Plaieroetako finalerdiak izango dituzte jokoan igande honetan hondartzan. 11:45ean jarri dute hitzordua, eta, guztira, zazpi neurketa jokatuko dituzte. Izan ere, mutilen Kopako bi  partida eta Ligako bat atzeratu egin dituzte maiatzaren 3ra. Eremu markaketa Lukas ardotegia taldearen ardura izango da jardunaldi honetan, 10:30ean.

Mutilak Kopa 2 finalerdiak:
1. Euskalmader Acuchillados - Tivoli-Naparrak

Atzeratuta: Txanela - Iuri Aholkularitza

Mutilak Kopa 1 finalerdiak:
2. Arrano - Ulacia Bidaiak

Atzeratuta: Garcia Edari Banaketak - Izar Optika

Mutilak Liga finalerdiak:
3. Talai Mendi Kanpina - Telesforo Erretegia

Atzeratuta: Celso Castro - Kosta Hortz Klinika

Neskak Liga finalerdiak: 
4. Orbela - Itxas Lur Taberna
5. Kebidek - Itxaso Taberna

Neskak Kopa finalerdiak: 
6. Ekimen - Shelter Pukas
7. Kirkilla Enea Jatetxea - Lukas Ardotegia

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide