Arraio Irratiaren historia, erakusketa batean kapsulatuta

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 10a

Arraio Irratiaren argazki zahar bat. (IƱaki Kaperotxipi)

Arraio Irratiaren historia ezagutzeko aukera izango da datorren astelehenetik aurrera, ... + 20 urte uhinetan aske izeneko erakusketaren bitartez. Argazki eta afitxa ezberdinen laguntzarekin ondu dute mostra, eta 310 dendan nahiz Garoan izango da ikusgai.

1989ko hamarkadan Patxiku kalean sortu zen Arraio Irratia, Fonsik utzitako etxe batean. 2006an, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean "berpiztu" zuten, eta gaur egun, Hiruputzun jarraitzen dute saioak eskaintzen. Orain, ... + 20 urte uhinetan aske izenburupean, irratiaren sorreratik gaur egunera arteko argazkiak eta kartelak ikusteko aukera eskainiko dute, horietako batzuk "urte luzez gordeta" egon direnak, hain justu.

Erakusketa hau osatzeko, Arraio Irratiaren eta Gukaren artxiboaz gain, Iñaki Kaperotxipi, Marijo Murua, Mikel Unzurrunzaga Makala, Josu Izeta Toxa, Kepa Murua, Alberto Zarobe, Boero, Marimar Castro eta Zarauzko Udalaren irudiak erabili dituzte.

Mostra ikusgai egongo da datorrren astelehenetik aurrera, 310 dendan nahiz Garoan, establezimendu bakoitzaren ordutegiaren barruan. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide