Final-laurdenetara sailkatu da Peña II.a, P. Etxeberriari irabazita

Intza Trula 2026ko apirilaren 5a

Peña II.a, atzo, Buruz Buruko Txapelketak final zortzirena jokatzen, Aritzbatalden. (Baiko Pilota)

22-20 irabazi zuen atzo Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketako final zortzirenetako partida, Aritzbatalde pilotalekuan. Bigarren mailako partida Zubizarreta III.ak irabazi zuen 22-17, Zubizarreta IV.aren aurka.

Peña II.a nagusitu zen atzo Buruz Buruko Txapelketako final zortzirenetako partidan, eta, beraz, final-laurdenetara sailkatu da. P. Etxeberriaren aurka neurtu zituen indarrak Aritzbatalde pilotalekuan, eta tolosarra 22-20 nagusitu zen.

Bigarren mailako partida ere jokatu zuten atzoko jaialdian, bi anaien artekoa. Zubizarreta III.ak 22-17 hartu zuen mendean Zubizarreta IV.a, hain zuzen ere.

Horrez gain, hirugarren partida bat ere ikusi ahal izan zen frontoian, bikoteka. Hain zuzen ere, Larrazabalek eta Imazek 22-15 irabazi zuten Artolaren eta Landaren aurka.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide