Nahia Zarauzko artisten elkarteak jakitera eman du bihar ez dela udaberriko artisau azokarik izango Lege Zaharren Enparantzan, haize handia iragarri dutelako. Aitzitik, eguraldia ona izango da ostiralean, eta egun horretan zabalik egongo da azoka.
Aurreikusitako ordutegia izango du etzi azokak: hau da, 10:30etik 20:00etara egongo da zabalik. 25 postuz osatuta egongo da, eta eskuz egindako produktu ugari eskuratu ahal izango dira horietan; hala nola ilustrazioak, egur-lanak, bitxiak eta produktu naturalak.
Erosleen artean, gainera, Nahiak Kirkilla jatetxean bi pertsonentzako otordua zozkatuko duela jakinarazi du.