Pilotazaleek hitzordua dute larunbat honetan, apirilaren 4an, Aritzbatalde frontoian. Hiru partida ikusteko aukera izango da egun horretan, 18:00etatik aurrera: lehen eta bigarren mailako Buruz Buruko Txapelketako final zortziren bana, eta bikotekako beste bat, hain zuzen ere.
Lehen mailako Buruz Buruko Txapelketan Peña II.a eta P. Etxeberria ariko dira nor baino nor txapelaren bila. Aurretik, ordea, bigarren mailako partida ikusi ahal izango da, bi anai aurrez aurre jarriko dituena: Zubizarreta III.a Zubizarreta IV.aren aurka ariko da.
Horretaz gain, beste partida bat jokatuko dute larunbatean, bikoteka. Hain zuzen ere, Artolak eta Landak Larrazabalen eta Imazen aurka jokatuko dute.
Hitzordurako sarrerak ondorengo lotura honetan eros daitezke.