Iñaki Atxak Lurralde basatia dokumentalaz emandako solasaldiaren bideoa ikusgai jarri du Arkamurka natura elkarteak. Pasa den astean eman zuten argazkilari eta ikus-entzunezkoen sortzaileak egindako dokumentala, Modelo aretoan, eta jarraian izan zen solasaldia.
Atxak ibilbide luzea du munduko txoko askotan fauna basatia grabatzen eta argazkiak ateratzen, eta horixe da dokumentalean bildu duena. Aretora gerturatu ziren herritarrek galderak egiteko aukera izan zuten proiekzioaren amaieran. Hori horrela, interesa duten guztiek ondorengo lotura honetan ikus dezakete solasaldia.