Munoako balaustrada desmuntatzen hasi dira

Aritz Mutiozabal

Udal brigadako langileak Munoako balaustrada desmuntatzen. (Zarauzko Udala)

Udal brigadako langileak ari dira jarduketa horretan; ondoren, berrikuntza obrak aurrera joan ahala, berriro ezarriko dute. Lizitaziora proposamenak aurkezteko epea astelehenean amaituko da.

Zarauzko Udalak Munoan eta maleikoian egitekoak diren obrak lizitaziora atera dituen honetan, dagoeneko martxan jarri dira lehendabiziko jarduketekin. Proiektuan jasotako zereginen barruan, Munoa plazaren iparraldeko ertzean dagoen hormigoizko balaustrada aurrefabrikatua desmuntatzea dago, eta, hain justu ere, lan horretan ari dira udal brigadako langileak egunotan. Ondoren, obrak aurrera egiten dutenean berriro jarriko dituzte.

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 1.551.869,27 eurokoa da (1.282.536,59 euro gehi 269.332,68 euro BEZ), eta obrak egiteko zortzi hilabeteko epea izango du enpresa esleituak. Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 30a bitartean dago zabalik, datorren astelehenera arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide