Urtero bezala, herriko hiribusak bere ordutegia moldatuko du Aste Santuan. Honela, martxoaren 28tik apirilaren 12ra Zarauzko garraio publiko zerbitzuak zerbitzu berezia eskainiko du.
Hori horrela, larunbat, igande eta jai egunetan 24 lineak zeharkatuko du herria; gainerako egunetan, berriz, 4 lineak eskainiko du zerbitzua. Aldiz, 1 eta 2 lineek beren ohiko zerbitzua ematen jarraituko dute Aste Santuan.
Informazio guztia www.zarauzkohiribusa.eus webgunean aurki daiteke, eta edozein kontsulta gauzatzeko 900 103 080 telefonora deitu edota bezeroarreta@zarauzkohiribusa.eus helbidera idatzi daiteke.