Ostiral honetan, hilaren 27an, Mendia vs. itsasoa izeneko hitzaldia eskainiko du Mikel Troitiñok. Pagoeta mendizale elkartearen egoitzan jarri dute hitzordua, 19:00etan, sarrera librearekin.
Alpinismoa ala surfa, snowa ala skatea... Mendiko eta itsasoko kirolen artean aukeratu beharraren ezinegona izango du hizpide Troitiñok. Alta, aukeratu beharreko kirolari bainoago, norekin egiteari emango dio garrantzia.