Arratsalde osorako egitaraua prestatu dute Korrikaren bueltan

Intza Trula

23. Korrika Zarauztik igarotzen. (Guka)

Iñurritza jubilatuen elkartean txokolatea banatuko dute Korrika igarotzen denean, eta ondoren musika ekitaldiak izango dira Musika Plazan. Herritarrei dei egin diete Korrikako petoa eraman dezaten biharko egunean.

24. Korrika Zarautzera iristeko atzera kontaketa hasi da jada. 16:00 aldera sartuko da bihar euskararen aldeko egitasmoa herrira, eta kaleak zeharkatuko ditu, ondoren Getariarantz abiatzeko. Eguna ez da hor bukatuko ordea, Korrika batzordeak arratsalderako egitaraua prestatu baitu.

Hala, Korrikak Zarautz igarotzen duenean, Iñurritza jubilatuen elkartean txokolatea banatuko dute. 17:30ean, TTB DJ-ak Musika Plazara gerturatzen diren guztiak dantzan jarriko ditu, eta 19:00etatik aurrera pintxo-petoa hasiko da. Bertan, Arrai Zopa kantu taldea eta Arranoko gitarristen txanda izango da, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, opariak ere egongo dira. Hala, bihar Korrikako petoa janztera animatu dituzte herritarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide