Aldatu egin dute 24. Korrikaren Zarauzko ibilbidea

Aritz Mutiozabal 2026ko martxoaren 23a

Korrika egitasmoa Zarauztik igarotzen duela bi urte. (Guka)

Euskararen aldeko egitasmoak 25 kilometro zatia osatuko du herri barruan, eta zehaztuta dago jada Zarauzko eragileen lekuko hartzeen zerrenda. 15:57 aldean iritsiko da korrika Zarautzera.

Joan den ostegunean abiatu zen 24. Korrika eta datorren igandea bitartean, 11 egunez, Atharratze (Zuberoa) eta Bilbo lotuko ditu 2.175 kilometro osatuz, Euskara gara lelopean. Asteazken honetan, Zarauztik igaroko da; 15:57an dago iragarrita iritsiko dela Oriotik, eta herri barruko ibilbidea aldatu egin dute antolatzaileek.

Iritatik sartu eta Araba kale osoa zeharkatuko du Korrikak. Jarraian, Urdaneta katetik Bizkaia kalera jaitsiko da, eta San Inazio kaletik Kale Nagusia hartuko du. Aurrera jarraituz, Gipuzkoa kaletik abiatuko da Jaurtakol kaleraino (Ertzainetaraino), eta hortik Nafarroa kalea hartuko du euskararen aldeko egitasmoak, jada, Getaria alderantz jotzeko.

1.805 kilometrotik 1.829 kilometrora arteko tartea osatuko dute Zarauzko eragileek herrian; guztira, 25 kilometro zati egingo dituzte. Hona hemen eragileen lekuko hartzeen zerrenda Zarauzko zatian, hurrenez hurren:

  • 1.805 kilometroa: SKAPA
  • 1.806 kilometroa: Zarauzko Triatloi Taldea + ZKE
  • 1.807 kilometroa: EH Bildu
  • 1.808 kilometroa: Sare + Sorland
  • 1.809 kilometroa: Salbide
  • 1.810 kilometroa: UKUE
  • 1.811 kilometroa: Santa Marina + Jalgi
  • 1.812 kilometroa: Arrano + LAB + Zarauzko Udala
  • 1.813 kilometroa: Ikastola + Ikastolako langileak
  • 1.814 kilometroa: Lizardi-Orokieta
  • 1.815 kilometroa: Ekolio + Zarauzko Surf Elkartea
  • 1.816 kilometroa: La Salle + Montetxio
  • 1.817 kilometroa: Pagoeta + Gurutxurtu + Ameztoi
  • 1.818 kilometroa: Zirika + Arraio + Danda + Sorginmuño + Hiruputzu
  • 1.819 kilometroa: Lakari
  • 1.820 kilometroa: Antoniano
  • 1.821 kilometroa: Borda ardoak
  • 1.822 kilometroa: Eulen-Maria Etxetxiki + Alproja + Ernai + Morroxkak
  • 1.823 kilometroa: KSB Iturreko langileak
  • 1.824 kilometroa: Susa argitaletxea
  • 1.825 kilometroa: Gpuzkoako Urak
  • 1.826 kilometroa: Zarautz Abesbatza + EAJ
  • 1.827 kilometroa: GUKA + Arazi
  • 1.828 kilometroa: Inurritza Jubilatu Elkartea + EA
  • 1.829 kilometroa: Oteitza

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide