Sailkapen faseko hamahirugarren eta azken jardunaldia jokatu dute gaur 81. Hondartzako Futbol Txapelketan. 11:45ean ekin diete partida erabakigarriei; izan ere, gaurko emaitzen ondoren erabakita geratu da final-laurdenetan zein talde izango diren. Plaieroetako antolakuntzak jakitera eman duenez, nesken Euskalduna Taberna geratu da datorren fasetik kanpo, eta, mutiletan, Las Palmeras.
Hain justu ere, final-laurdenak datorren igandean izango dira, martxoaren 29an. Finalerdiak, berriz, apirilaren 19an jokatuko dituzte, eta, finalak, maiatzaren 16an.
Senior mutilak A taldea
1. Dava Street Food - Celso Castro 2-6
2. KTXO - Katixa 2-4
3. Euskalmader Acuchillados - Las Palmeras 5-2
4. Etxabe Confort - Euskalduna taberna 1-4
5. Kosta Hortz Klinika - Arrano 3-2
6. Kirkilla-Enea jatetxea - Iuri Aholkularitza 1-0
Izar Optika - Atsedena
Senior mutilak B taldea
7. Tivoli-Naparrak - Balearri - Astillero 2-5
8. Euromar - Asti pinturak 1-2
9. Latz taberna - Telesforo Erretegia 1-1
10. Asegroup - Talai Mendi Kanpina 2-3
11. Garcia Edari Banaketak - Txanela 2-4
12. Pukas-Shelter - Ulacia Bidaiak 1-2
Senior neskak
13. Marmarra - Kebidek 0-5
14. Lukas ardotegia - Orbela 2-4
15. Shelter-Pukas - Euskal parrilla 4-0
16. Ekimen - 310-Kepa Osteo 5-0
17. Itxas Lur taberna - Euskalduna taberna 3-3
18. Lakari-Arrano - Kirkilla-Enea jatetxea 2-3
Itxaso taberna - Atsedena