Halterofilian dabiltzan gaztetxoak ari dira izaten protagonistak gaur Aritzbatalde pilotalekuan. Nesken zein mutilen 15 eta 17 urtez azpikoen Gipuzkoako Halterofilia Txapelketa jokatzen ari dira bertan arratsaldetik, hain justu ere.
Lehiaketa ZKE Halterofiliak antolatu du, eta herrialdeko halterofilo onenak ari dira lehiatzen bertan: guztira, 40 kirolari inguru ari dira parte hartzen –horietatik hemeretzi zarauztarrak–. Gaurko txapelketak garrantzia berezia du, bertan lortutako emaitzen arabera osatuko baita Gipuzkoako selekzioko taldea. Hain justu, selekzio horrek apirilaren 18an Zarautzen bertan jokatuko den Euskadiko Txapelketan parte hartuko du.
16:15 aldera abiatu dute txapelketa nagusia, baina, hala ere, 14:30 aldera hasi dute halterofiliaren bueltako arratsaldea fronotian. Izan ere, teknika mailako gazteen txanda jokatu dute ordu horretan.