Bihar egingo du Udaberrik urteko batzar orokorra

Intza Trula 2026ko martxoaren 22a

Udaberri elkartearen iazko urteko batzar orokorra.

11:00etan jarri dute bilerarako hitzordua, eta elkartearen lokalean izango da. Besteak beste, azken urteko jarduna baloratuko dute saioan, baita datozen urteetako erronkak zeintzuk diren izendatu ere.

Udaberri jubilatuen elkarteak urteko batzar orokorra egingo du bihar, 11:00etan hasita. Elkartearen egoitzan bertan egingo dute saioa, eta bazkide guztiak deitu dituzte parte hartzera.

Hainbat puntu izango dituzte aztergai bertan: hala nola elkarteak azken denbora gauzatutako proiektuen balorazioa egingo dute, eta aurrera begira dituzten helburuez eta erronkez ere hitz egiteko baliatuko dute tartea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide