Martxoaren 8a

Zarauzko Koordinadora Feministak ere prest du Martxoaren 8ko egitaraua

Intza Trula 2026ko martxoaren 3a

Zarauzko Koordinadora Feministak iaz Martxoaren 8an egindako manifestazioa, Lege Zaharren Enparantzatik. (Intza Trula)

Asteburu hau izango da potoloena, baina datorren asterako ere antolatu dituzte jarduerak. Besteak beste, bazkari feminista egingo dute larunbatean, eta manifestazioa igande eguerdian.

Zarauzko Koordinadora Feminista asteburura begira jarri da jada, eta jakinarazi du Martxoaren 8ari lotuta antolatutako egitaraua. Martxoaren 7tik 11era bitarteko programa aurkeztu du: esaterako, bazkari feminista egiteko elkartuko dira larunbatean, eta manifestazioa deitu dute igande eguerdirako.

Koordinadorak jakitera eman duenez, larunbateko bazkarirako txartelak Arrano eta Eguzki tabernetan daude salgai, 18 euroan. Egunarekin jarraitzeko karropoteoa eta Fantasia Gaua egingo dituzte.

Hitzordu horiez gainera, datorren asterako jarduerak ere prestatu dituzte. Hilaren 10ean, asteartez, Transfeminismoa eta euskara hitzaldia entzuteko aukera izango da Etxezabala aretoan. Hilaren 11n, berriz, zineforuma egingo dute Hiruputzu gaztetxean.

Ondorengoa da datozen egunetarako egitaraua:

Martxoak 7, larunbata

  • 13:00. Feministon argazkia, Musika Plazan.
  • 14:30. Bazkari feminista Arranon. Tiketak Arrano eta Eguzki tabernetan salgai, 18 euroan.
  • 18:00. Karropoteoa Musika Plazatik hasita.
  • 23:00. Fantasia Gaua Arranon.

Martxoak 8, igandea

  • 12:30. Zapalkuntza sistemen aurrean: antolakuntza eta borroka manifestazioa, Musika Plazatik hasita.

Martxoak 10, asteartea

  • 18:30. Transfeminismoa eta euskara hitzaldia, Aner Peritz eta Mijo Lizarzabururekin. Zirika euskara elkartea eta Korrikarekin batera.

Martxoak 11, asteazkena

  • 18:30. Zineforuma Hiruputzu gaztetxean. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide