Martxoaren 8a

M8ari lotutako ekintzak gauzatuko ditu Urola Kostako Itaiak Zumaian eta Zarautzen

Juan Luis Romatet 2026ko martxoaren 3a

Itaiak 2024an Zarautzen egindako ekintzako irudia. (Jabi Gonzalez Toston)

Igandean egingo dute eskualde mailako mobilizazioa, 12:00etan Lege Zaharren Enparantzan. 

Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan ekintza sorta prestatu du Urola Kostako Itaiak. Zumaian eta Zarautzen gauzatuko dituzte larunbatean. Igandean, berriz, eskualde mailako mobilizazioa egingo dute Zarautzen.

Larunbatean, hilaren 7an, goizez izango dituzte jarduerak Zumaian, Aita Mari auzuneko Etxape zentro sozialistan. 11:00etan, autodefentsa tailerra izango dute lehendabizi, eta tertulia ondoren, M8 borroka eguna gaiaren inguruan.

Arratsaldean 18:00etan hasita, antzerki saioa izango da Merkatu plazako 1. solairuan, Antzerki kolektiboaren eskutik. Zer egingo duzu orain? izeneko lana aurkeztuko dute ordu horretan.

Igandean, berriz, Zarautzen egingo dute kostalde mailako M8ko mobilizazioa. Lege Zaharren Enparantzan izango da, 12:00etatik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide