Otaegi-Galarraga eta Ibarra-Galartza bikoteak garaile, pilota txapelketako bigarren final-laurdenetan

Intza Trula 2026ko martxoaren 2a

Zarauzko II. Pilota Txapelketako bigarren final-laurdeneko partida bat, pasa den iganden. (ZKE eskupilota)

Atzo jokatu zituzten Zarauzko II. Pilota Txapelketako final-laurdenetako bigarren neurketak. Otaegik eta Galarragak Paraguayo VII. eta B.Elola hartu zituzten mendean; Ibarrak eta Galartzak, berriz, J.Bidezabal eta Elorz.

ZKEko pilota sailak antolatuta, Zarauzko II. Esku Pilota Txapelketako bigarren final-laurdenak jokatu zituzten atzo Aritzbatalde pilotalekuan. Pasa den astean abiatu zuten lehia, eta jardunaldi horretan bezala, atzokoan ere gazte zen senior mailako neurketa bana jokatu zuten.

Gazteen mailako neurketan Otaegi eta Galarraga izan ziren garaile, Paraguayo VII. eta B. Elola pelotariek osatutako bikoteari 22-17 irabazita. Seniorretan Ibarra eta Galartza 22-15 nagusitu ziren J.Bidezabal eta Elorzen aurka. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide