35. Zarauztarra Saria txirrindularitza probak eragina izango du autobus zerbitzuan

Intza Trula 2026ko otsailaren 28a

Txirrindulariak, Zarauztarra Saria jokatzen. (Guka)

Kadete mailako txirrindulariek jokatuko dute proba, 16:00etan hasita, Andra Mari Zeruratzearen parrokiatik. Ondorioz, 16:05ean Zarauztik Azkoitira doan UK03 autobus zerbitzuak suhiltzaileen biribilgunean soilik jasoko ditu bidaiariak, eta Azkoitira joango da zuzenean.

35. Zarauztarra Saria kadete mailako txirrindularitza proba jokatuko dute bihar, eta hitzorduak eragina izango du autobus zerbitzuan. Zehazki, Lurraldebusen Zarautz-Azkoitia UK03 lineari eragingo dio.

Hain justu ere, txirrindularitza proba 16:00etan abiatuko dute, Andra Maria Zeruratzea parrokiatik. Horregatik, Zarauztik Azkoitira 16:05ean doan autobusak geldialdi bakarra egingo du, Nafarroa kaleko ohiko geldialdiak saihestuz, eta zuzenean Azkoitirako bidea hartuz.

Lasterketaren ibilbidea

Txirrindulari gazteek Zumaiarako bidea hartuko dute lasterketa hasi berritan, kostako errepidetik. Jarraian, Oikiatik Meagara igoko dira, jarraian Zarautzera jaisteko. Aipatu zirkuituari beste itzuli bat eman beharko diote ondoren, eta helmuga Nafarroa kalean izango dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide