Gela programaren barruan, industria modura baino, zinema "adierazpen eta pentsatzeko modu gisa" aztertuko dute gaur arratsaldean 18:00etan hasita, eta doan izango da sarrera. Duela aste batzuk egin zuten gai honi buruzko lehen saioa, eta gaur izango da bigarrena.
Kasu honetan, "egiaren eta fikzioaren arteko mugari" buruz hausnartuko dute, bai eta "begiratzen duenaren eta filmatzen duenaren erantzukizunari" buruz ere. Ondoren, zinema "tresna politiko eta sozial" gisa jorratuko dute, filmek "boterea zalantzan jartzeko, bidegabekeriak salatzeko eta ez zutenei ahotsa emateko" nola balio izan duten aztertuz. Azkenik, teknologiaren inpaktuan eta zinema ikusteko moduaren aldaketetan murgilduko dira, pantailetatik hasi eta ikuslearen ohituren eraldaketaraino. Oro har, antolatzaileek gehitu dute saio hauek zinema entretenimendu gisa ez ezik, "gure denbora begiratzeko eta ulertzeko modu aktibo gisa" ere pentsatzera gonbidatzen duela ikuslea.