Pagoeta mendizale elkarteak Getariara ibilaldia egingo du larunbatean

Intza Trula 2026ko otsailaren 24a

Santa Barbara eta Garate ingurua. (Artxibokoa)

08:00etan izango da irteera, Musika Plazatik. Irteeran parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik izena ematea. Halaber, taldeak jakinarazi du Aste Santuan Bergueda mendilerrora egingo duten irteerarako plazak beteta daudela.

Pagoeta mendizale elkarteak irteera antolatu du larunbaterako: Zarauztik Getariara txangoa egingo dute, hain zuzen. Parte hartzaileak 08:00etan elkartuko dira Musika Plazan, eta Getariarako bidea hartuko dute.

Xabier Alberdiren azalpenek osatuko dute ibilaldia, eta taldeak jakinarazi du parte hartu nahi dutenek ez dutela aurretik izena eman behar. 

Berguedera irteera

Asteburu honetako ibilaldiaz aparte, Pagoetak Berguede mendatera irteera ere egingo du. Aste Santuan izango da, apirilaren 2tik 6ra bitartean, eta horren barruan hainbat etapa egingo dituzte. 30 pertsonentzat lekua zegoen irteera honetan, eta taldeak jakinarazi du dagoeneko bete direla plaza guztiak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide