ZKEko pilota sailak antolatuta, Zarauzko Pilota Txapelketa jokatuko dute bigarren urtez Aritzbatalde kiroldegian. Etzi, igandez, abiatuko dute txapelketa, final-laurdenetako partidekin. Zehazki, gazte eta senior mailako partidak jokatuko dituzte, 17:00etan hasita.
Gazteei dagokienez, E.Bidezabalek (Zarautz) eta A.Etxeberriak (Tolosa) osatutako bikoteak, Zearrak (Markina) eta Zudairek (San Migel) osatutakoaren aurka jokatuko dute. Seniorren mailan, berriz, Ramirez (Kurene) eta Albeniz (Tolosa) Beitiaren (Joko Alai) eta Segurolaren (Gazteleku) aurka ariko dira.
Partidak bertatik bertara ikusi nahi dituztenek doan sartu ahal izango dute pilotalekura, baina etxetik ikusteko aukera ere egongo da: izan ere, partidak zuzenean emango dituzte Youtuben, ZKE Eskupilota kanalean.