Albistegia Inauteriak 2026

Inoizko konpartsarik jendetsuena hartu du herriak

Intza Trula eta Urtzi Oteiza

Eguraldi txarrari aurre eginez, Inauterietako IX. Konpartsa egin zuten atzo arratsaldean Zarautzen. Edizio jendetsuena izan da: 300 dantzarik osatu dute aurtengo taldea, hain justu.

Inauterietako IX. Konpartsa egin zuten atzo arratsaldean Zarauzko Alde Zaharreko kaleetatik. Inoiz baino parte hartzaile gehiago bildu ditu aurtengo ikuskizunak: guztira, 300 dantzari inguruk parte hartu dute azken edizio honetan.

Urtetik urtera arrakasta handiagoa du emanaldiak, eta atzokoan eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, herritar ugari bildu zen kale bazterretan ikuskizunaz gozatzeko.

Eguraldiak baldintzatu zuen konpartsa. Izan ere, euriaren ondorioz ordubetez atzeratu behar izan zuten irteera. Tarte horretan, dantzariek koreografiak entseatu zituzten Merkatu Plazan.

Gaur agurtuko dituzte inauteriak herrian, ondorengo egitarauarekin:

  • 12:00. Kalejira, herriko kaleetan erraldoi, buruhandi eta Ustekabe txarangarekin.
  • 17:00. KIKO, KOKO eta MOKO pailazoen ikuskizuna haurrentzat, Musika plazan (euria bada, Zinema pilotalekuan).
  • 18:00. Disko festa nerabeentzat, Xaiborekin, Lege Zaharren enparantzan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide