24. Korrikaren arropa erosi ahal izango da bihar eta asteazkenean

Intza Trula

23. Korrika Zarauztik igarotzen. (Korrika)

Zarauzko AEK euskaltegian egongo dira eskuragarri produktuak: 10:30etik 12:30era bi egunetan, eta 17:00etatik 19:00etara ere bai asteazkenean.

Martxoaren 25ean igaroko da 24. Korrika Zarauztik, eta hitzordurako prestatzen joateko, Korrikako arropa salduko dute Zarauzko AEKn. Bihar, hilak 16, eta asteazkenean, hilak 18, eskuratu ahal izango dira produktuak, hain justu ere.

Euskaltegiak jakitera eman duenez, bi egunetan 10:30etik 12:30era egongo da arropa salgai, eta asteazkenean arratsaldez ere bai, 17:00etatik 19:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide