24. Korrikaren lekukoak eskuratzeko epea zabalik da

Julene Sorarrain

23. Korrika Zarauztik igarotzen. (Korrika)

Interesdunek martxoaren 6ra arte izango dute eskaera egiteko aukera. Bestetik, Korrikako petoak hemendik bi astera egongo dira eskuragarri Zarauzko euskaltegian. 

Martxoaren 25ean igaroko da 24. Korrika Zarauztik, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, dagoneko zabalik da lekukoa eskuratzeko epea. Hain justu, martxoaren 6ra arte izango da Orion, Zarautzen, Getarian eta Zumaian horretarako aukera, eta interesdunek urola-kosta@korrika.eus helbidera idatzi dezakete eskaera egiteko. 

24. Korrikako petoak eta arropa, berriz, hemendik bi astera eskuratu ahal izango dira Zarautzen, AEKren egoitzan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide