Geels Zarauzko musika taldea Realaren maketa lehiaketako finalera iritsi da. Egitasmo honek, tokiko talentua sustatzea du helburu, eta, horregatik, lehiaketaren azken fasera heldu direnek kontzertu bat emateko aukera ere izango dute datozen hilabeteetan.
Realak etxean jokatzen duen partidetan izango dira emanaldiak: Geels laukoteak martxoaren 26an eskainiko du kontzertua, San Martin merkatuan. Taldearen aldeko bozka emateko aukera ere zabalik dago jada, ondorengo lotura honetan. Gainerako finalisten abestiak ere bertan entzun daitezke.