Dantzaldia izango da etzi, Alaken taldearen eskutik

Julene Sorarrain

Alaken taldearen plaza dantza, Musika Plazan. (Alaken)

Musika Plazara hurbiltzen diren herritarrek plaza dantzetan aritzeko aukera izango dute, 12:00etatik aurrera, Alaken taldearekin.

Alaken taldeak dantzan jarriko ditu herritarrak igande honetan. Hain zuzen ere, Musika Plazan egingo dute dantzaldia, 12:00etan hasita, eta bertaratzen direnek taldearen musikaz gozatu eta plaza dantzetan jarduteko aukera izango dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide