Batel jardunaldia Zumaian eta traineru jaitsiera Sestaon, ZAEkoen asteburuko hitzorduak

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 30a

Gipuzkoako Batel Liga lehen jardunaldian ZAE neskak. (Julene Sorarrain)

Bi hitzorduak igande eguerdian jokatuko dituzte; batelena denboraldiko laugarren saioa izango da ,eta Sestaokoa, berriz, Julian Enrike Oroimenean estropada.

Asteburu bete-betea dator Zarautz Arraun Elkartearentzat, bi hitzordu nagusi izango dituztelako igandean. Alde batetik, batelen jardunaldia izango dute, aurreko astean denboralegatik bertan behera geratu ondoren; eta bestetik,  urteko bigarren traineru jaitsiera jokatuko dute.

Gipuzkoako Batel Ligako laugarren jardunaldia izango dute ZAEko arraunlariek igande goizean, Zumaian. 11:00etan abiatuko dira estropadak, Urola ibaian, herrigunetik, irteera puntua Julio Beobide ibilbideko Idoia jatetxearen parean izango dutelako. Itsasoraka egingo dute arraun denek, kategoria bakoitzak dagokion distantzia osatuz. 

Sestaon (Bizkaia), berriz, Julian Enrike Oroimenean XVII. Traineru Jaitsiera jokatuko da. Gizonezko zein emakumezko seniorrak lehiatuko dira bertan, 11:30etik aurrera. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide