Jennifer Rodriguez eta Miren Arantza Izura borrokalariek dominak eskuratu dituzte Europako Jiu Jitsu Txapelketan

Intza Trula 2026ko urtarrilaren 26a

Hain zuzen ere, Jiu-Jitsu Zarautz Lotus Clubeko jokalariak Lisboan lehiatu dira urtarrilaren 16tik 25era. Zarauzko taldeko Miren Arantza Izurak urrea lortu zuen, Master 5, gerriko zuria kategorian. Rodriguezek, aldiz, brontzezko domina lortu du helduen mailan.

Emaitza bikainak eskuratu dituzte Jiu-Jitsu Zarautz Lotus Clubeko borrokalariek Lisboan jokatutako Europako Txapelketan. Zarauzko bi kirolari nabarmendu dira urtarrilaren 16tik 25era jokatutako txapelketan: Jennifer Rodriguez eta Miren Arantza Izura, hain justu. Lehenengoak brontzezko domina lortu du helduen mailan, eta bigarrenak urrea, Master 5, gerriko zuria kategorian.

Nazioartean garrantzi handia duen ekitaldia da, eta munduko hainbat herrialdetako atletek parte hartu dute: 6.000 atleta baino gehiago lehiatu dira. Zarauzko taldearen hitzetan, emaitza hauek klubeko kirolarien eta talde teknikoaren "ahalegina, konpromisoa eta etengabeko lana" islatzen dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide