Neguko material bilketaren inguruko asanblada irekia, bihar goizerako

Mireia Galarza Bastida 2026ko urtarrilaren 23a

Iaz Kontseilu Sozialistak egindako manta bilketa. (Kontseilu Sozialista)

Gaiaren inguruan hitz egin eta antolatzeko Hiruputzu gaztetxean elkartuko dira, 11:00etan. 

Urola Kostako Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak antolatuta, neguko arropa eta manta bilketa antolatzeko asanblada irekia egingo dute bihar goizean. Hiruputzu gaztetxean elkartuko dira, 11:00etan. 

Haien esanetan, etxerik gabeko pertsonak dauden sistema bat "huts egiten duen" sistema bat da, eta hori horrela izanda, hitzordu mota hau abiatu eta hura antolatzeko bilera irekia jartzea erabaki dute. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide