Espainiako Junior Txapelketa jokatuko du Isabela Avila judokak

Intza Trula 2026ko urtarrilaren 20a

Nahia Arregi eta Isabela Avila, Espainiako Junior Txapelketako sektore fasean. (Lizardi judo kluba)

Espainiako Junior Txapelketako sektore fasean bigarren egin du Zarauzko judokak, eta emaitza horri esker eskuratu du txapelketarako txartela. Lizardi judo klubeko Nahia Arregi ere txukun ibili da sektore fasean.

Zarauzko Lizardi judo klubeko kirolariak Espainiako Junior Txapelketako sektore fasean lehiatu dira, eta emaitza txukunak lortu dituzte. Zaragozako Monzalbarba herrian jokatu zuten jardunaldia, joan den larunbatean.

Fase horretako lehen bi sailkatuek Espainiako Txapelketarako txartela eskuratu zuten, eta horien artean dago Zarauzko Isabela Avila judoka.70 kilo azpiko kategorian lehiatu zen Avila, eta ibilbide bikaina egin ostean, finalera heltzea lortu zuen. Bertan, Nafarroako ordezkari gogorraren aurka galdu zuen, bigarren postuan geratuz. Hala, Espainiako Txapelketa jokatzeko aukera izango du Zarauzko kirolariak, urtarrilaren 31n, Iruñean.

Halaber, 57 kilo azpiko kategorian, Lizardi judo klubeko Nahia Arregik txapelketa oso ona egin zuen, eta finalerako txartela eskuratzear egon zen. Brontzezko dominarekin itzuli zen etxera, hirugarren postuan, eta klubaren hitzetan, borroka bakoitzean "sendotasuna eta determinazioa" erakutsi zituen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide