Aurreko astean egin zuten urteko lehen elkarretaratzea pentsiodunek, eta ohi bezala, Lege Zaharren Enparantzan aldarrikatu zituzten euren eskubideak. Gaur eguerdian ere, astelehenero bezala, protestekin jarraitu dute udaletxe aurrean; 40 lagun inguru bildu dira. Pentsiodunen herri ekimen legegileak ez zuen iaz erakunde publikoen babesa lortu, eta beraz, gutxiengo pentsioaren alde borrokan dihardute.