Zer gozatua izango da asteburuan Urtetan

Mireia Galarza Bastida 2026ko urtarrilaren 16a

Urtetako mus txapelketa, artxiboko irudi batean. (Artxiboa)

I. Buruz Buruko Pala Txapelketako finalaurrekoa jokatuko dute gaur, 18:00etan. Bihar, aldiz, hainbeste jende biltzen duen XXVI. Mus Txapelketa Azkarra izango da Eliz-Mendi elkartean, 16:00etan hasita.

Sansebastianak ospatzen hasiko dira gaur Urteta auzoan. Arratsaldean izango da lehen ekintza, hain justu ere, I. Buruz Buruko Pala Txapelketako finalaurrekoa. 18:00etan hasiko da. 

Bihar, aldiz, hainbeste jende biltzen duen Urtetako XXVI. Mus Txapelketa Azkarra jokatuko dute Eliz-Mendi elkartean, 16:00etan hasita. Izena emateko tartea ordu erdi lehenago irekiko dute, eta bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Antolatzaileek azaldu dutenez, partidak lau errege eta lau usteletara jokatuko dituzte. Sariak, berriz, lehen lau bikoteentzat izango dira: 400 euro, txapela eta garaikurrak irabazleentzat; 250 euro eta garaikurrak bigarren sailkatuentzat; 150 euro hirugarren bikotearentzat, eta 100 euro laugarren sailkatzen direnentzat. 

Igandean ere izango da zer gozatua Urtetan. Egitaraua osorik ikus daiteke, hemen

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide