Dagoeneko inauterietako kartel onena bozka dezakete herritarrek

Mireia Galarza Bastida

Lehiaketara aurkeztu diren karteletako bi. (Zarautz Turismo)

Otsailaren 9ra arte izango dute herritarrek beraien kartelik gustukoena erabakitzeko aukera, eta bozketan parte hartzen duten zarauztarren artean bi pertsonentzako afaria zozkatuko dute Euskalduna tabernan.

Urtarrilaren 9an itxi zuten inauterietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea. Epaimahaiak ez du oraindik jakinarazi zein den irabazlea, baina Publikoaren Saria erabakitzeko tartea ireki dute dagoeneko.

Otsailaren 9ra arte izango dute herritarrek beraien kartelik gustukoena erabakitzeko aukera, eta bozketan parte hartzen duten zarauztarren artean bi pertsonentzako afaria zozkatuko dute Euskalduna tabernan. Zehazki, Zarautz Turismo Facebook orrialdean atsegin dut botoiari emanez eman ahal izango da boza. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide