Korrika Batzordeak bilera egingo du bihar arratsaldean

Erredakzioa 2026ko urtarrilaren 8a

Bilera irekia izango da, eta nahi duten herritar guztiek parte hartzea izango dute bertan. Hitzordua 16:45ean izango da, AEK euskaltegian.

Herriz herri martxan jartzen hasiak dira martxoaren 19an hasiko den 24. Korrika antolatzeko, eta Zarautzen, bihar arratsaldean izango da bigarren bilera; herritik martxoaren 25ean igaroko da. Bilerak irekiak dira, eta beraz, nahi duten herritar guztiek parte har dezakete bertan.

Hitzordua bihar izango da, ostiralarekin, 16:45ean hasita, AEK euskaltegian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide