Bihar ere liburu eta disko azoka solidarioa egingo dute Merkatu plazan

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 5a

Liburu eta disko azoka solidarioa, egin zuten igandean, Merkatu plazan. (Aritz Mutiozabal)

Goizezbakarrik egongo da zabalik, 10:30etik 14:30era, eta bigarren aukerako materiala egongo da salgai.

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatutako azoka solidarioa izan zen atzo, goizez eta arratsaldez, Merkatu plazan, eta bigarren aukerako liburuak, diskoak eta bestelako materialak erosteko aukera izan zuten bertaratu ziren herritarrek. Bihar goizean, 10:30etik 14:30era, berriro egingo dute azoka toki berean.

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartearen helburua da kulturaren bidez bazterketa ekonomikoan dauden pertsonei laguntzea. Azoka hauetatik lortzen duten dirua kausa horretara bideratzen dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide