Paul Feig zinemagilearen La asistenta filma emango dute asteburun luze honetan Modelo aretoan. Suspensez beteriko pelikula hau Freida McFaddenen eleberrian oinarrituta dago, eta Rebecca Sonnenshinek egokitu du pantaila handirako. Arazoetan dagoen Millie (Sydney Sweeney) emakume gazte baten istorioa du ardatz: Nina (Amanda Seyfried) eta Andrew (Luke Sklenar) bikote aberats baten luxuzko zerbitzari gisa lanean hasiko da, baina berehala konturatuko da etxe horretan zerbait arraroa gertatzen dela, batez ere, etxeko andrearekin.
Familia guztiarentzako eskaintzaren barruan, Tigre galdua animaziozko pelikula emango dute asteburuan, euskaraz. Kanguru borrokalari ibiltarien familia zalapartatsu batek adoptatu zuen Teo tigrea, eta bizimodu bikaina du. Hala ere, lurralde ezezagun baten irudipenak izan ondoren, berehala abentura epiko batean murgildu behar duela konturatu da, bere herentziarekin berriro konektatzeko eta jaioterria suntsipenaren atzaparretatik salbatzeko.
Urtarrilak 1, osteguna
19:15. La asistenta
Urtarrilak 2, ostirala
20:00. La asistenta
Urtarrilak 3, larunbata
16:45. Tigre galdua
19:15. La asistenta
22:15. La asistenta
Urtarrilak 4, igandea
16:45. Tigre galdua
19:15. La asistenta
Urtarrilak 5, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. La asistenta
19:30. La asistenta
Urtarrilak 6, asteartea
17:00. Saio originala: La deuda