Festa antolatu dute Hiruputzun Urtezahar gauerako

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 29a

Raiser taldea zuzenean Hiruputzun. (Arraio Irratia)

01:30ean irekiko dute gaztetxea, eta lehenik eta behin gaztetxearen aldeko brindisa egingo dute elkarrekin. Ondoren, karaokea eta disko jartzaileak izango dituzte.

Gauerdiko hamabi kanpaikadak jo eta 2026ari ongietorria ematearekin batera hasiko dira benetako ospakizunak. Danda Gazte Asanbladak, urtero bezala, Urtezahar Gaueko festa antolatu dute Hiruputzun, eta urte berria ongi hasteko.

Irekiera 01:30ean izango da, eta lehenik eta behin gaztetxearen aldeko brindisa egingo dute. Jarraian, karaokean abestuz jarraituko dute, 01:45ean, eta 02:30etik aurrera, DJ Jaleo eta Koskozeps disko jartzaileek girotuko dute gaztetxea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide