2025eko Euskal Surf Decatlon Zirkuituko txapeldunak erabaki ziren atzo, Mundakan, hain zuzen ere. Bertan, hiru zarauztar iritsi ziren azken txanparaino: Nahia Calderon eta Mikele Beato emakumezko kategorian, eta gizonezkoetan berriz, Oxel Oregi.
Hiruetako inork ezin izan zuen garaipenik lortu, baina horietako bi podiumera iritsi ziren. Gizonezkoetan, Oregi bigarren postuan klasifikatu zen, semifinaletan 10 puntuko olatua lortuz. Emakumezkoetan, aldiz, Calderonek hirugarren postuan bukatu zuen, eta Beatok, laugarrengoan.
(Argazkiak: Euskalsurf)