80 edota 90 urte bete dituzten bazkideak omentzeko bazkaria egin du Udaberrik

Intza Trula

Atzo elkartu ziren, Santa Barbara jatetxean. Gainera, aitortzan parte hartu zuten Zarauzko Alkate Xabier Txurrukak eta Jesus Arana zinegotziak.

Udaberri jubilatuen elkarteko kideak mahaiaren inguruan elkartu ziren atzo, bazkari batez gozatzeko. Aurten 80 edota 90 urte bete dituzten bazkideak elkartu ziren Santa Barbara jatetxean, hain zuzen.

Guztira, 66 bazkidek jaso zuten aitortza, eta omenaldiaren lekuko izan ziren Xabier Txurruka Zarauzko alkatea eta Jesus Arana zinegotzia ere. Bazkalostean, dantzaldia ere izan zuten, egunari amaiera borobila emateko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide