Salbideko festa batzordeak, Zarauzko Udalak eta Hotz Zarautz erakundeak gaztaina jan solidarioa antolatu dute biharko, 18:00etatik aurrera. Antolatzaileek adierazi dutenez, bildutako dirua Hotz Zarautz erakundearen jardunari laguntzeko izango da.
Horrez gain, gaztainak saltzen ari diren bitartean musika ere egongo da, herritarrak gaztainak jatera animatzeko.