Jokatzeko atsegin, une bereziekin

Aritz Mutiozabal 2025eko azaroaren 23a

Plaieroetako bosgarren jardunaldia jokatu dute gaur eguerdian, eguraldia lagun zutela. Amaiera, talde eta jokalari parte hartzaileen kromoak eta albuma banatzen eta saltzen aritu dira.

Hondartzako Futbol Txapelketa aurrera doa, eta gaur eguerdian denboraldiko bosgarren jardunaldia izan dute jokoan talde parte hartzaileek. Astea nola joan den ikusita, askok euripean eta tenperatura hotzarekin jokatzea espero zuen gaurkoak, baina ez da hala izan. Aitzitik, baldintza benetan onak izan dituzte jokalariek baloiari ostikoak eman eta haren atzetik korrika aritzeko. Beti bezala, batzuk beste batzuk ibili dira, eta garaipenak eta porrotak banatu dituzte elkarren artean, baita berdinketak ere.

Gaurko jardunaldiak bi une berezi ere utzi ditu. Alde batetik, Pukas taldekoek besoko beltza eraman dute, eta minutu bateko isilunea egin dute beren joko eremuan, norgehiagoka hasi aurretik, berriki zendu den Iñigo Letamendiaren memorian; lore sorta bat ere jarri dute. Bestetik, plaieroetako kromoak eta albuma banatzen eta saltzen aritu dira, behin jardunaldia amaitutakoan, jendearen ikusmina piztuz.

Senior neskak 
1. Euskalduna taberna - Kirkilla-Enea jatetxea 2-3
2. Euskal parrilla - Lakari-Arrano 2-0
3. Kebidek - Itxas Lur taberna 1-2
4. Shelter-Pukas - Orbela 3-6
5. Marmarra - Itxaso taberna 0-1
6. Ekimen - Lukas ardotegia 3-1

Senior mutilak A taldea
1. Izar Optika - Iuri Aholkularitza 5-1
2. Las Palmeras - Kirkilla-Enea jatetxea 1-5
3. Euskalduna taberna -  Arrano 1-5
4. Euskalmader Acuchillados - Katixa 1-0
5. Dava Street Food - Etxabe Confort 1-1
6. Kosta Hortz Klinika - KTXO 1-1

Senior mutilak B taldea
7. Euromar - Ulacia Bidaiak 0-6
8. Tivoli-Naparrak - Txanela 6-2
9. Asergroup - Asti Pinturak 3-4
10. Talai Mendi Kanpina - Telesforo Erretegia 0-5 
11. Pukas-Shelter - Garcia Edari Banaketak 2-1

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide