Errefuxiatuen aldeko X. txokolatada solidarioa izango da igandean

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 21a

IX. Txokolatada Solidarioa (GUKA)

Herritarrek txokolatea eta txurroak jateko aukera izango dute 17:00etatik 19:00etara, bost euroren trukean.

Errefuxiatutako pertsonen aldeko txokolatada solidarioa antolatu du La Perla kafetegiak igandean. Egitasmoaren X. aldia izango da, eta herritarrek 17:00etatik 19:00etara txokolate beroa eta txurroak dastatu ahal izango dituzte, bost euroren trukean. 

Bertan ateratzen den diru guztia Hotz Zarautz elkarteari emango zaio, pertsona errefuxiatuak laguntzeko proiektuetara bideratu ahal izateko. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide